2007-12-09

Santa Ageda bezpera irratsaioa

Haurrek abesteko aukera polita izaten da Santa Ageda bezpera. Irratsaio honetan haurren eta irakasleen ikuspuntutik ikus dezakegu egun hau:

powered by ODEO

2007-12-05

Ahotsa, irakasleen lanabesa


-OITren aburuz, irakasleak dira
ahotseko gaixotasun
profesionalak jasateko arriskurik
handiena duten langileak.
-Ahotseko arazoen jatorria
hormonetan bilatzea
emakumeei kalte-ordainak
ukatzeko aitzakia baino ez
da, lan baldintza
arriskutsuak sortzen dutena
sexuari eragotziz.
-Irakasteak eskatzen duen
ahotseko ahalegina langile
horien artean ahotseko
arazoak sortzeko zioa da.
-Irakasleek diotenaren
arabera, %65 etik 80ra
bitarteko portzentaia batek
ahotseko arazoak jasateko
sintomak ditu.
-Ahotsaren erabilera
profesionalerako teknikak
ezagutzea oinarrizko
prebentzio neurria da.
Lehenengo urratsa da arazoa,
egon, badagoela, lanak sortzen
duela eta prebentzio neurriak
hartuz gutxitu ahal dela jakitea.
-Zaratak irakaskuntza
oztopatzen du: nekea eta
erasokortasuna areagotu,
atentzioa gutxitu eta
irakasleak ahotsa
gainerabiltzera behartzen du.
Irakasleen hotseko lesioak
beste lanbideetan
gainesfortzuek edo mugimendu
errepikakorrek sortzen dituzten
gihar-hezurretako arazoen
antzekoak dira. Egoera hauetan,
atsedenaldiak dira osasuna
babesteko neurririk
garrantzitsuenak.
Klasean ikasle gutxiago
edukitzeak ahots ahalegina
gutxitzea ekarriko luke.
-Ikastetxeak eraikitzeko
material gogorrak eta
merkeak erabiltzen dira.
Ikasgelen akustika ez da
kontutan hartzen.
Ez erosi klariona karratu bat
ere. Hautsaren kontrako
klariona ere desagertu beharko
litzateke, benetan hautsaren
kontrakoa ez da eta.

Nola entonatu?

Haurrez gain, helduok ere, eta batez ere irakasleok, ahotsa nola erabili jakin behar dugu gerora arazorik ez izateko. Hori dela eta ahotsaren erabilera eta zainketari buruzko aurkezpen bat usten dizuet hemen:

http://www.authorstream.com/Presentation/Chuchin-31113-la-entonacion-entonaci-2-education-ppt-powerpoint/

Haurrak abesten

Hemen usten dizuet ikusgarri nik youtuben eskegitako bideoa, eskola bateko haurrak Tope-Tope abestia abesten eta dantzatzen:

http://es.youtube.com/watch?v=6eXlyTZJ6OQ

Xabier Kalzakortari eginiko elkarrizketaren zati bat


XABIER KALZAKORTA

Gurea literatura gutxiko herria izan da baina ahozko literatura aberatsa eduki ei du. Egia da?

Bai egia da, baina guzurra ere bada. Esate baterako. Bildu dana beti da urria gauza konkretu batera joten dozunean. Emon daigun nahi dituzula euskarazko igarkizunak. Dena arakatuta ez dozu hogei folio baino gehiago biltzen. Baladekin hasten bazara ez dozu 45 balada tipo baina gehiago ikusten. Orduan, oso handia da, bai, baina gauza konkretuetara bazoaz oso txikia da. Hori era bateko tradizinozko literatura. Baina beste era batera pentsatzen badozu, hori da jaso den herri literatura. Baina badago beste herri literatura bat. Esate baterako, Txirrita batek kantatu zituen bertsoak. Berak sortuak dira. Txirritaren bertsoak liburu mardul batean sartzen dira. Baina Txirritak kantatuko zituen guztiak ez dakizu zenbat liburu izango ziren baina berrogeita hamar liburu baino gehiago izango ziren, laurogei urte bizi izanda, asko kantatuta, … Sehaska kantak. Zenbat sehaska kanta dauzkagu tradiziozkoak? Beharbada ez dituzu 30 folio beteko. Eta pentsatzen dozu: ‘hau bakarrik bildu da?’. Baina pentsatzen badozu Euskal Herriko probintzia guztietan kantatuko zirela eta ama bakotxak errepertorio bat izango ebala… Hori genero intimoa zan, amaren eta umearen artekoa eta horregaitik ez da batu edo gitxi batu da. Soineko handi baten izpi txiki batzuk baino ez dira. Alde horretatik denak dira derrotistak. Ez bakarrik euskaldunak, herri literaturaren inguruan dabiltzan guztiak… Gainera, batzuetan gauza bakar bat batu izan da eta gero konturatu dira beste genero batzuk ere interesgarriak direla baina erdi berandu da… Naufragio baten aurrean sentitzen zara, ia hondakinekin ibiltzen zara.

Esan izan da lehenengo folkloristak abadeak izan zirela eta igual herritarrek abadearen aurrean kantu edo kontu batzuk ez zituztela botako…
Bai, hori esan izan da, eta baleiteke hori. Berez erromantizismoarekin hasi ziren. Napoleonen gerra garaian alemanak hasi ziren eta olio tanta handi baten moduan apurka-apurka Europan zehar zabaldu zen. Batzen hasi ziren, baina batez be kantu historikoak eta era horretakoak: balada zaharrak eta herriaren historia zaharrarekin zerikusia ebenak. Hemen Euskal Herrian Francisque Michel hasi zen 1850ean, gero kantutegiak hasi ziren… Baina batze kontuetan 150 urteko tradizinoa baino ez daukagu eta hori oso gitxi da. Ganera, ez ziran gauza asko batzen: lo kantuak ez ziren batzen, kopla zaharrak ez ziren batzen… Kantu historikoak eta era horretakoak baino ez. Eta hor be, huts handiak. Lelengo bilduman, esate baterako, ez da agertzen ‘Bereterretxeren kantorea’ eta geroago konturatu ziren. Istorio bitxia da. Badirudi beti biltzaileak itsumustuan ibili dirala. Begietan halako benda handi bat baleue lez.

‘Bereterretxeren kantorea’ aitatu duzu. Sasoi baten Ipar Euskal Herriko kantuek ospe handia eduki zuten…
Lehenengo biltzaileak hor egon ziren. Francisque Michel unibertsitateko irakaslea zan eta ez zan euskalduna. Michelek, esate baterako, ez eban ipuin bat bera be bildu. Kantuak bai. Gero Sallaverry mauletarra, abokatu eta notarioa. Hori ere kantuak batzen ibili zan. Ondoren hasi ziren ipuinak batzen. Asko izan ziran euskaldunak izan ez arren, euskal altxorra kontutan hartu ebenak. Webster pastor anglikanoa…

Azkenaldion, ostera, Bizkaikoak gehiago zabaldu dira: Hiru Truku, Oskorri, Amuriza Tapia eta Leturiagaz…
Bai. Hizkuntza bera izan arren, tradizinoa ez da bera leku guztietan. Genero batzuk besteak baino hobeto gorde izan dira leku batean eta ez bestean. Kopla mundua batez be Bizkaiko izan da, balada mundua be bai. Gipuzkoan balada gitxi topako dogu baina bertsolaritzaren gune nagusia bertan dago.

Bizkaian lekuren bat ikusten dozu bereziki aberatsa?
Zenbat eta leku euskaldunagoa, elebakarragoa, babestuagoa eta kanpo eraginik libreagoa, hobeto. Betiko kontu hori, baserrietan euskera hobeagoa gorde dala kalean baino, hori ulergarria da ze hizkuntza bakarra izan dabe. Eta hizkuntza hori kulturagaz josia: lanabesak, prozesuak, langintzak, … euskaraz esplikatu dabe. Holako lekuetan errazagoa da. Zenbat eta hizkuntza indartsuago egon, hizkuntz horretako tradizino literarioa indartsuagoa da. Beti da halan. Gero, jakina, badagoz pertsonak zaletasun edo gaitasun handiagoa daukanak, ezta? Memoria handikoak, joera gehiagokoak, … Pertsona horiek izango dira leku horietan informazino gehien emongo dabenak. Normala da. Boz ona eta belarri ona badaukazu, kantu gehiago jakingo dituzu.

Gabon kantuen sasoian gaude. Bizkaian tradizio handia egon da eta ‘Hator, hator’ bera be Bizkaiko kantu bat ei da…
Gabon kantak era askotakoak dagoz. Batzuk dira etxean kantatzekoak, epeletan, familiartekoen artean, .. Hor dago ‘Hator, hator’. Eta beste batzuk eskekoak dira, etxez etxe kantatzen zirenak. Horiek koplak dira eta Jesusen misterioa be agertzen zan. ‘Hator hator’ Azkuek batu eban Otxandion. Azkuek ez dakar gabon kanten sailean, ardao kanten sailen dakar. Baina guk gabon kantekin lotzen dogu. Durangoko plateroek be oso kantu antzeko bat dabe. Ez dakigu Durangoko plateroek sortua dan eta gero herritartua eta tradizionalizatuta. Edo eurek herri kanta bat hartu eta egokitu eben. Bietara joan leiteke bidea: kanta bat norbaitek sortu eta gero herrikotu edo alderantziz, herri kanta bat hartu, euren ikutua emon eta hori gero herrira joan leiteke. Bideak era guztietakoak dira. Askotan jendeak ez daki kanta bat nork sortu duen… ‘Mesias sarritan agindu zana’ gabon kanta eliza guztietan kantatzen da. Hori durangar abade batek sortu eban, Balbino Garitaonandia. Jendeak ez daki eta herritartu egin da, tradizionalizatu egin da. Batzutan, norbaitek sortzen dau eta herriko bihurtzen da eta beste batzutan herriko gauza batzuk harturik norbaitek zerbait sortzen du. Edo gehiago, herriko zerbait hartu, norbaitek forma emon eta barriro herriko bihur leiteke.

2007-12-04

Abesteko dohai berezia

Hona hemen abesteko dohai berezia duen 6 urteko ume baten bideoa:

http://es.youtube.com/watch?v=7zBxt_w8_zQ

Musikaren irakaskuntza gainditzeke daukagun ikasgaia


Musikaren ikaskuntzak munduaren ezagutza integrala izateko aukera ematen du

Literatura irakastearen helburua idazleak sortzea ez den bezala, edo heziketa fisikoaren xedea atletak egitea ez den moduan, musika ikasteak ez du musikariak sortzea esan nahi. Pertsonen heziketako eta kultura zabaltzeko ezinbesteko ikasgai den aldetik, munduaren ezagutza integralagoa du helburu musikak, beste ikasgai humanistiko batzuek bezala. Kontua ez da solfeoa menperatzea (orain hizkera musikala esaten zaio); aitzitik, musika tresnak (mendebaldeko mundu honetan ezagunenak direnak behintzat) ezagutu eta identifikatzeko interesa eta denbora ematea baizik; konpositore, interprete, korronte, eskola eta obra unibertsalen jakinduria geure egitea, azken batean. Musika arloko analfabetismoa desagerraraztea urruti dago oraindik, eta areago, onartu beharrean gaude gure gizartean oso urria dela espresio bide horren inguruko ezagutza eta horrek eragotzi egiten digula musikaz erabat gozatzea.

Musikaren zentzua

Espainiako estatuan, orokorrean, osagarri edo zaletasun gisa planteatzen dira gehienetan, eskolako lanekin edo prestakuntza akademikoarekin batera eraman beharreko ikasgai osagarri gisa. Ikasgai hori albora uzteak aldendu egiten gaitu zibilizazio greziarretik, garai hartan ez baitzegoen zalantzarik horren garrantziaz. Musika ikasi eta ulertzeak astronomia, geometria eta filosofia ikasteak adina zentzu zeukan garai hartakoentzat. Pedagogiak dio haurra lehenago espresatzen dela kantuz hitzez baino; haurraren irudimen musikala lagungarri da bere izaera lantzeko eta musikaren izaera progresiboa lagun izaten du haurrak bere bilakaera prozesuan zehar, haur hezkuntzatik hasi eta ikaskuntza maila altuenetaraino, une bakoitzeko gaitasun eta interes espezifikoen arabera egokituta. Hezkuntza Musikalak sentiberatasuna ematen dio haurrari soinuzko munduaren adierazpenak hautemateko, bere espresio-gaitasuna zabaldu egiten du, artea zer den, zer izan behar duen eta zer izan daitekeen ulertzeko gaitasuna sortzen dio eta ingurukoengana hurbildu egiten du. (Apirileko zenbakian Jose Miguel Lopez musika arloko kazetariari egin genion elkarrizketa; haren hitzetan, musika da beste herrialde eta kontinente batzuetako bizilagunen edo beste jatorri batekoak izan arren herrikide ditugunen errealitatera hurbiltzeko erarik onenetako bat). /web/imgs/20020501/miscelanea02.jpg

Imanol Urbietaren lanaren zati esanguratsuenak

IMANOL URBIETA

Musikagile eta musika irakasle gipuzkoarra (Zarautz, 1934). Arantzazun eta Erroman ikasi ondoren, Valentziako Unibertsitatean Filosofian lizentziatu zen. Donostiako Kontserbatorioan musika ikasketak egina. Zarauzko Irrintzi taldean sartu zen 1957 inguruan, eta herriko antzerki eta dantza saioetan parte hartzen hasi zen. Baita Euskal Jaien antolakuntzan ere. Hainbat abesbatza eta musika talderen sortzaile eta zuzendari izan da: Oleskariak otxotea, Naya orkestra. 1960ko hamarkadan euskal kantuaren inguruan sorturiko mugimenduan kolaboratu zuen musika-moldaketak eginez, abestiak sortuz eta orkestrari lagunduz. Haur kantarien mugimendua sortu zuen Zarautzen: haurrak kantuan eta ipuinak kontatzen jarri zituen; herriz herri ibili ziren eta haurrentzat euskaraz egin den lehen diskoa grabatu zuen: "Haur Kantariak", (1967). Zarauzko ikastolaren lehenengo urteetan bertako irakasle izan zen. Zarautzen musika-eskola bat sortu zuen, Hernanin beste bat eta Donostian beste bat: Xirula Mirula.

Musikak haurren heziketan duen garrantziaz jabetuta ikerketa asko egin du. Pedagogia arloko liburu eta disko asko eman du argitara. Zenbakiak eta koloreak erabiliz musika eta solfeoa ikasteko bideak esperimentatu ondoren, ikasbideak egin ditu.

Psikomotrizitatea musikaren laguntzaz lantzeko ikerketak eta saioak ere egin ditu; arlo horretan, 1989an, Zairen musika etnikoari buruzko ikerketak egin zituen. Hala, haurrentzako kantak, eskoletan musika egiteko bideoak, musika irakasteko metodoak eta abar egin ditu.

Baina musika ez da Manolorentzat helburu bat, bitarteko bat baizik. Musikagintza inguruarekin lotzen du, eta, beharbada, horregatik egin dio uko hainbat aukera tentagarriri. Horregatik zuzendu du bere lana oinarriak bilatzera, haurrekin lan egitera, goi mailako musikagintzara jo ordez, bide hori zenbaitetan frustrantea edo mingarria gertatu bazaio ere. Aukera egin duen guztian herrirantz jo du, eta horregatik dauka hitz horrek bere ahoan beste batzuenetan ez duen egia.

Konformagaitza eta bere lanean dena ematen duena, sortzailea eta eragilea izan da pasa den toki guztietan. JAKIN aldizkariaren sortzaileetako bat izan zela ere esan dezake. 1996an, Zarauzko Kultur Merezimenduaren domina eman zion Zarauzko Udalak. Imanol Urbietaren urte eta arlo askotako lan etengabea saritu zuen Zarauzko Udalak eta herriak domina horrekin.

IRAKASKUNTZA ETA MUSIKA.

1960an ezkondu zen Imanol Urbieta, semeak ekarri zituen eta hortik etorri zitzaion beste egarri bat. Momentu hartan ikastola bazen Zarautzen, mugimendu bat sortu zen haren inguruan, eta mugimendu hartan sartzeko beharra ikusi zuen: "Ikastola sortu aurretik hala ere, gu hasiak ginen umeak jendearen aurrean kantuan jarriz ipuinak esaten, olerkiak errezitatzen, urtero-urtero egiten genuen, 1958tik aurrera. Horren ondorioa izan zen jendea konturatzea ez bakarrik esperantza bat bazegoela, baita espresio mundu bat ere, haurraren kulturaren mundu bat; eta orduan hasi ginen gauzak ikusten, haurra ere, azken batean, ardatza zela ikusten, eta ez medio bat soilik mezu bat emateko. Halaxe, ustegabean eta halabeharrez, bildu nintzen eskolaren mundura eta eskolak dituen eskakizunetara. Inplikatuta geunden kultura eta umeekin. Seme zaharrena bigarren promozioan sartu zen eta, urteak pasa ahala, konturatu nintzen, heziketa motza eta mugatua jasotzen zutela. Eta pentsatu nuen: barrura. Urtebeterako Erromara joan; han lizentzia atera, eta halaxe aurkeztu nintzen ikastolan, maisu".

Berritzailea izan zen Imanol irakasteko moduetan. Orduko ikasleok gogoan ditugu oraindik bost kontinenteetako ibai eta mendiak, bakoitza bertako doinuekin egokitutako kantetan. Hala, geografia, alfabetoa… berdin zion zer, abestiak sortzen zituen. Bere betebeharra ez zen musika irakastea. Matematika, geografia eta gauza horiek guztiak irakasten zituen, baina musikaren bitartez irakatsi: "Musika bidea da, ez helburua. Nik ez nuen ezer asmatu, asmatuta zegoena ikasketetan aplikatu baizik".

Musika, hizkuntza, kirola denak lotzen zituen Imanol Urbietak: "Umeekin hasi eta benetako garrantzia zuen kirolak, eta nik kirola sartu nuen. Adibidez, bederatzietan joan eta hamar urteko umeek, haiek zeukaten sasoia, nola isiltasun bat edo sortu han? Nik egiten nuen lehenengo gauza frontoira joatea zen eta bederatzietatik bederatziak eta erdietara umeak lehertu kirola egiten, korrika eta beste. Umeari ematen diozun guztiak balio dio. Musika baldin badakizu musika bihurtzen da zerbitzari bat izugarria, zerbitzaria, eh! Hori askotan aitatuko dut, nik ez dudala jartzen umea musikaren zerbitzuan. Nire asmoa, musika beti umearen zerbitzuan jartzea izan da. Ez da izan nire helburua musikariak sortzea. Sortu behar badute, sortuko dira. Esku ona behar du maisuak umeen aurrean, estetika bat, bai kaligrafian, bai marrazkian... Maisuak hori eduki behar du: kantatzea, hitz egiteko grazia, dramatizatzeko. Kirola dela, jokoak direla, mendia dela... Gaur hainbeste aipatzen den ekologia eta horiek denak bizi genituen garai hartan".

Ikastolako esperientziaren ondoren sortu zen Zarauzko Musika Eskola, 1970eko hamarkadaren hasieran, eta eskola hura, gerora musika pedagogian egin duen ibilbidearen abiapuntua izan zen: "Arrakasta handia izan zuen Musika Eskolak, bostehun haur edukitzera iritsi ginen. Zergatik? Ikastolan nirekin ibilitako ikasleek nirekin jarraitu nahi zuten. Nobedadea izan zen. Hainbeste haur, hainbeste kanta eta hainbeste festa... «Zeruko Argia»koak ere orduan interesatu ziren. Eta Loiola Irratikoek ikaragarrizko aukera eman ziguten: astean bitan irratsaioak egitea haurrentzat eta haurrekin. Han iaiotasun bat hartu genuen: aparatu teknikoak, irrati gidoiak... azken batean, hor profesionalizatzen joaten zara. Grabaketak egiten hasi ginen. Gerora, Lontxo Oiartzabalek proposatuta Donostiako Irakasle Eskolan sartu nintzen, eta lau urte egin nituen, Andu Lertxundi, Mari Karmen Garmendia, Joseba Arregi eta beste hainbat lankide nituela. Lau urte egin nituen bertan. Handik Hernanira jo genuen, Musika Eskola sortu, eta Jaurlaritzaren hasierako urteetan ere aritu nintzen, musika heziketarako arautegia egiteko". Lehenengo proiektuak Imanol Urbietaren eskuetatik atera ziren. Horien guztien ondotik Donostiako Amara auzoan dauka, gaur egun, Xirula Mirula musikategia.

MUSIKA ETA HEZIKETA

Imanolek ekinez eta ekinez, ustekabean, senez, irekia izanez egin du bidea, ikertuz, jardunez: okinaren lanarekin parekatzen du bere ahalegina. Ez omen daki okinak zenbat ogi egiten dituen, eta Imanolek ere, egiteari garrantzi handiagoa eman dio zenbat egin duenari baino. Bere teoria guztiek lana dute oinarri. Musika bidea da, ez helburua. Berak ez omen du ezer asmatu, asmatuta zegoena ikasketetan aplikatu baizik: "Hizkuntza oso inportantea da, mugimendua oso inportantea da eta musikaterapia oso inportantea da. Musikaren helburua ez da musikariak sortzea, berez etorriko dira. Musika bizitzea da, eta musikaz baliatzea zure inhibizioak eta ezinak gainditzeko, komunikatzeko gogoa sortarazteko. Terapia gogorra da, baina isila. Nobedadea izan zen musikari eta hizkuntzari zer tratamendu ematen nion. Umea ez da ideologoa, eta hitzak soinuagatik esanahiagatik baino gehiago hartzen ditu. Estilo bat da. Kontuan izan behar dugu haurraren komunikazio beharra. Umeak bere erritmoa, bere pultsazioa du, bere-berea du. Bere erritmo horrek esaten dio besteekin bat egitea oso larria dela, baina hala ere umeak aurre egin behar du eta umeari lagundu egin behar zaio aurrera egiten. Hau da gure sistemaren gunea, hau da, haurra nolakoa den asmatzea. Nolako pultsazioa, nolako nortasuna duen asmatzea, gizarteratu edo eskolaratu aurretik. Musikaren bidez haurrekin bat egiten dugu. Musikak duen erritmoaz komunikatzen da haurra".

Beraz, musika komunikazio tresna bat da: "Musika da haurrak eta guk hitz egiten dugun hizkuntza komuna. Haurrak bere erritmoa erakusten digu eta guk bere erritmoa erabiltzen badugu komunikazioa oso erraza da. Baina gure helburua ez da haurra hemendik ateratzen denean "zuk bibolina jo behar duzu" edo "pianoa jo behar duzu" erabakitzea. Bi oinarri ditugu gaur egun, esate baterako, Txirula Mirulan: batetik, euskararen berezitasuna, eta bestetik, musikoterapia edo psikomotrizitateko ariketen bidez haurra laguntzea. Haurrarentzat amaren hitzak musika dira, gure hitzen doinua musika da, haurrak melodia baino lehenago gure hitzen grazia eta gure erritmoa sentitzen duelako. Euskarak, pentsa, zenbat erritmo eta musika dituen".

2007-12-03

Musikoterapia zer da?

Musika-terapia soinuaren, musikaren eta mugimenduaren aplikazio zientifikoa da, entzumena lantzearen eta soinuen exekuzioaren bidez egiten dena, horrela alderdi kognitiboa, afektiboa eta motrizitatearena integratu eta kontzientzia garatu eta sormen-prozesua indartzen delarik. Horrela: komunikazioa bideratu, Norberaren espresioa bultzatu, Integrazio soziala bultzatu ditzakegu".

Badator Olentzero!


Olentzeroren etorrera hurbiltzen dabilela eta, oso interesgarria litzateke haurrei olentzeroren abestia irakastea eta baita egun horretararte abestia errepikatzen aritzea.Alde batetik, haurrak motibatuta egongo lirateke(Olentzero pertsonaia maitatua baita haurren artean) eta beste alde batetik, abesti bat gehiago ikasiko lukete:

OLENTZEROREN ABESTIA

Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzio, intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duenian
Jesus jaio dela
lasterka etorri da
berri ematera.
Horra! Horra! Horra!
Gure Olentzero!
Pipa hortzetan duela
eserita dago

kapoiak ere baditu
arraultzatxuakin
bihar meriendatzeko
botila ardoakin. (bis)

Olentzero buru haundia
entendimentuz jantzia
bart arratsean edan omen du
hamar arrobako zahagia.
Hau urde tripa haundia
aurpegi zikina
Astoaren gainean
Dakar oparia

Horra!..

Kapoiak ere baditu…

Txilipristin:Haur kantak eta ipuin sorta


TXILIPRISTIN hitza ume kuttunari maitekiro deitzeko modu bat da eta proiektu hau txiki txikiekin gozatzeko pentsatua izan denez aukera polita iruditu zaigu gure lan honi izena emateko.
Gure helburua hauxe da, herrikoiak diren kantak, ezagunak eta hain ezagunak ez direnak, era errez batean gogora ekartzea, ahozko transmisioari bultzada bat eman nahian.
Adin honetarako hutsuneak daudela ohartu garenez, aspalditik daramatzagu bueltak ematen ideia honi. Egia da ume nagusiagoentzat badagoela kanta eta joko aukera dezente baina txikitxoengan pentsatuaz materiala gutxi aurkitu dugu. Hau dela eta, herrikoiak diren kantak biltzeari ekin diogu. Resurrección Mª de Azkueren "Cacionero Popular Vasco", Ereinek argitaratutako "Txiribiri Bonbon" eta "Txilibitu Danbolin" arakatu ondoren hau da guk egindako aukeraketa, jakinda beste asko utzi ditugula.
Txiki-txikitatik, ia hitz egiten hasi aurretik, haurrak abesti xume eta alaiak entzuten ikasten du, jolasen bidez eta era erraz batean euskara bereganatzen ikasten duelarik.
Esan beharra dago zenbaitetan ez dugula partiturarik aurkitu, kasu hauetan Juan C. Irizar arduratu da musika sartzen eta gainontzekoetan, bere moldaketaz.
Kanta sorta hau Cd batean jasota dago eta lagungarria izango delakoan liburuxka batean hitzak, partitura zifratuak eta zenbait ipuin biltzea ere egokia iruditu zaigu.
Txilipristin-en agertzen diren kantak eta ipuinak egoera desberdinetan (lotarako, jateko, jolasteko..) kantatzeko eta kontatzeko direnez, etxeko giroan zein haur eskoletan umearekin gozatzeko aproposak direla uste dugu.

Euskara bai goxoa!


Ume sortu berriari hainbat gauza eman behar zaio: maitasuna, arreta, elikadura, arropa… eta HIZKUNTZA. Hizkuntza behar du gurasoekin eta bere ingurukoekin komunikatzeko, beharrak adierazteko, jostatzeko, hezteko… Haurraren lehendabiziko hilabeteetan, familia da bere inguru nagusia, eta, hortaz, familia da biderik aproposena haurrak euskara ikasteko. Horiek horrela, garrantzi handikoa da familian bertan euskaraz hitz egitea (bai eta guraso bakarrak dakienean, edota ikasten ari direnek). Halaber, badira moduak haurrari txikitatik euskarara hurbiltzeko: umezain euskalduna, haurtzaindegia, eskola edo ikastola, jostailuak… Haurraren lehendabiziko hilabetetan egiten den guztiak haur hori etorkizunean euskaldun osoa izan dadin erraztuko du. Gainera, gauza jakina da behin hizkuntza bat ongi barneratuta, errazagoa dela beste hizkuntza batzuk bereganatzea.

Sakanako Mankomunitateak haur jaioberriak dituzten gurasoei zenbait material (foiletoa, haur solasen zerrenda, autorako eranskailua eta lerde zapia) bidaltzen dizkie. Umeek urte bat egiten dutenean, berriz, haur kantak biltzen dituen CDa eta CDarekin erabiltzeko gida banatzen zaizkie. Horretaz gain, Sakanako Mankomunitateak haur jolasen eta haur kanten ikastaroak eskaintzen ditu doan.

Gabonetako abestiak entzuteko aukera

Datorren aste honetan gabonetako abestiak entzuteko aukera paregabea izango da Usurbilen. Zumarte Musika Eskolako nahiz Udarregi ikastolako umeek gabon abestiak eskaini dituzte.

Asteazkenean Zumarte Musika Eskolakoen txanda izango da. Arratsaldeko 19.30etan hasita Gabonetako kontzertua antolatu musika eskolak eta Sutegi eraikineko auditorioan gabon kantak entzun ahal izango dira.

Gabonetako kontzertu honetan Zumarteko talde desberdinak izango dira. Alde batetik, abesbatzak izango dira Sutegiko oholtza gainera igoko direnak. Izan ere, 7 eta 10 urte bitarteko haurrek osatutako Zumarte txiki abesbatzak parte hartuko du, baita 11 eta 14 urte bitarteko abeslariak biltzen dituen Zumarte abesbatzak ere.

Abesbatza hauez gain, trabesbako flauta entzuteko aukera paregabea izango dute Sutegira bertaratzen diren guztiek. Hiru musika eskoletako flauta orkestrak entzun ahal izango dira Gabonetako kontzertu honetan. Lezoko Tomas Garbizu, Donostiako F. Escudero eta Zumarte Musika Eskolako flauta orkestrak izango dira oholtaz gainean. Sarrera doakoa izango da 19:30etan hasiko den kontzertu honetan.

Bestalde, eta aspaldiko ohitura zaharri jarraituz, Udarregi ikastolako ikasleak kalera irtengo dira Santo Tomas egunez gabon kantak abestu asmoz. Txiki nahiz handi, herriko kaleetan zehar ibili ohi dira olentzero hartuta aurrez entsaiaturiko gabon kantak abestuz eta aurten ere ez dute hutsik egingo.

Txikienen bizipenak kantuz eta jolasez


Musikak eta jolasak haurraren garapenean eragin onuragarria besterik ez dutela sinestuta, Xirula Mirulan urteak daramatzate Euskal Herriko haurrei zuzendutako lanak plazaratzen, musika, jolasak eta euskara uztartuz. Eta haurrei bakarrik ez, baita horien gurasoei ere. Azken alea Kukuketan, jolaserako kantak liburu-diskoa da.


Xirula Mirula Musika Hezkuntzarako Saialekuan 25 urte daramatzagu musika, kantak eta jolasak tresna pedagogiko gisa erabiltzen, Imanol Urbietaren sormena baliatuz. Orain arte Imanol Urbietak eta Xirula Mirulak sortu eta argitaratutako lanak 3 urtetik aurrerako haurrei begira eginak izan dira, baina beti somatu izan dugu txikiagoekin lan egiteko material falta. Horrela, duela lau urte inguru, sehaska kantez osatutako CD bat egin genuen: Kunkun Lo Lo. Disko horren 16.000 ale saldu dira eta gehienak udalek erosi zizkiguten, jaioberriei oparitzeko.

Musika ohi baino beroago

Udarekin etortzen dira beroa eta gorputza askatzeko gogoa. Udako garaia iritsi eta jaiak perretxikoak bezala azaleratzen direnez Euskal Herri guztitik, denboraldi aproposa izaten da udako abestia jendearen burmuinetan sartzeko. Gorputza zein mingaina dantzan jartzeko. Zaila da haren atzaparretatik ihes egitea. Tabernetan, txosnetan behin eta berriz errepikatzen den kantua: alaia, eroa, itsaskorra...Ez dago formula magikorik halako abesti bat egiteko unean. Ez du serioa izan behar, helburu gisa ongi pasatzea baitu. Dibertitzea, lagunekin barre egitea, besterik gabe.

Badira bizitza osoan entzuten diren abesti klasikoak; beste batzuk, ordea iraungitze data dute. Uda bat, adibidez. Edo bi. Uda guztian jo ta ke, etenik gabe erabili den kantu bati udazkenarekin amaitzen zaio bizia. Ondo aprobetxatu eta gero, zokoratu egiten da. Azkenerako, gauza guztiekin aspertzen delako, jakina.

Iazko udan, ezbairik gabe Pirritx eta Porrotxen Maite Zaitut! abestia izan zen jaun eta jabe. Euskal Herriko txoko denak konkistatzea lortu zuen pailazoen kantak, eta parrandaren bidez, heldu asko berriro ume sentitu ziren. Haurrentzako zuzendua zen abestiak mugak zabaldu zituen; adinak ez zuen axola. Erabat buruarindurik, liluratuta. Arrakasta itzela bilakatu zen bederen euskaldunen artean.

Haur kanten diskak

Esan dezakegu "modan dauden" haur kanten diskak Betizu, Txirri, Mirri eta Txiribiton eta Takolo eta Pirritx-ek argitaratutakoak direla, besteak beste.

Hala ere, hauek ez dira inondik ere ditugun aukera bakarrak. Honela frogatzen digu, esaterako, Donostiako udal musika eta dantza eskolak ezagutzera eman duen haurrentzako disken zerrenda batek.

Beste diska hauek Euskal Herrian nahiz hemendik kanpo argitaratuak dira. Honela, abestiak hizkuntza desberdinetan aurkeztuak agertzen direlarik; baita ingelesez ere! Aukera hau oso egokia izan daiteke etxeko txikientzat, beste hizkuntzekiko harremana sendotzea posible izango bait litzateke beraientzat.

Besterik barik, familian goza itzazue mota desberdinetako diska hauek!

Orfeoi txiki


1988an sortu zen, eta, hasierako garaietan, Antxon Ayestaránek bultzatu zuen. Orfeoi Txikiaren helburua Donostiako Orfeoiaren geroa ziurtatzea da, eta erakundearen barruan ere abian dagoen Musika Tailerrean hasitako lanarekin jarraitzea.

Hasiera-hasieratik, 8 eta 14 urte arteko ehunka haur izan dira ikasgeletan, astean bi aldiz. Abeslari bihurtzeko trebatu dira, eta gero Donostiako Orfeoira sartu direnek, eta ez direnek ere bai, musika-heziketa jaso dute.

Orfeoi Txikiko lehenengo zuzendaria Ana Etxeberria izan zen. Hura izan zen haurrekin ahotsaren teknikak eta jokabideko ohiturak lantzeaz arduratu zena, baina musika zaletasuna alde batera utzi gabe, izugarri garrantzitsua baita hori. Lehen ikasturtean Donostiako hainbat ikastetxetatik zetozen 69 neskatila eta 21 mutiko sartu ziren Orfeoi Txikian, eta, orduz geroztik, kopuru horrek bere horretan iraun du.

1998. urtea oso garrantzitsua izan zen Orfeoi Txikiarentzat; apirilean 98 Kantatan hartu zuten parte, Anoetako belodromoan, beste 37 haur-korurekin batera. Kontzertu hartan abestu zen lehen aldiz Tomás Aragüés-en Jimmi Potxolo lana, Bernardo Atxagaren testuak oinarri zituena. Ondoren iritsi zen erronka handia; nagusiekin batera Santanderreko Jaialdian eta Donostiako Musika Hamabostaldian abestea, hain zuzen ere. Hamabostaldian Israelgo Orkestra Filarmonikoarekin abestu zuten, Zubin Mehta zuzendari zutela, eta Mahlerren Hirugarren Sinfonia kantatu zuten. 1998. urtetik, UNICEFen aldeko kontzertua eskaintzen dute, abenduaren 28an, Donostiako Kursaal aretoan.

Ekintza horiez gain, neska-mutikoek hiriarekin lotuta dauden hainbat ospakizunetan hartzen dute parte; esate baterako, Santa Ageda egunean haur-koruekin Donostiako kaleetara irteten dira kantuan, baita Gabonetan ere. Salbean eta Ama Birjinaren eguneko mezan ere abesten dute, abuztuaren 15ean, Donostiako Koruko Andre Mariaren elizan.

2004. urtetik Orfeoi Txikiko zuzendaria Alaitz Guridi da, eta Esteban Urzelai da bere laguntzailea.

KANTUZ BLAI: Ikasleen motibaziorako ekimena

Ikas-Bidea Arabako Foru Aldundiak sortutako ikastola dugu eta L.T.H.ren ondorioz, Hezkuntza Sailera transferitua izan zen. Gaur eta beti ikastola publikoa dugu, irakasleria funtzionarioa delarik.
Hezkuntzako azken erreforman ikastola hau ikastetxe integratu bezala gelditu zen, hezkuntzako unibertsitatez kanpoko ikasketa guztiak jarraian bertan ematen direlarik: 3 urtetatik 18 urteraino.
Ikas-Bidea Gasteiztik 6 kilometrotara kokaturik dago, Durana herrixkan. Bertan 1.200 bat haur eta gaztek ikasten dute. Ikasle ia guztiak Gasteiztik hiritik datoz.
Hasieran B eredukoa izan bazen ere, gaur egun D eredukoa da. Hiru urteko haurrekin hiru linea berri irekitzen dira urtero, eta hiru gela horietatik bat euskaraz dakiten haurrekin osatzen da. KANTUZ BLAI Lehen Hezkuntzan bakarrik antolatzen da. Azken emanaldira Haur Hezkuntzakoak gonbidatzen dira entzule gisara.
Musika arloan kantagintza atala da gehien bultzatzen dena, eta Musika arloan ez ezik, Euskararen eta Euskal Kulturaren sustapenean, kantagintzak duen eragina ikusirik, KANTUZ BLAI sortu eta antolatzeari eman genion orain zortzi urte.
Urtero Aste Santuak aldera egun biz eta hiru saiotan gauzatzen da KANTUZ BLAI lehiaketa eta jaialdia.

2007-10-22


Honen bitartez googlerekin lotura aurki dezakezu. Web orri honetan haurren abestiei, abestearen garrantziari buruzko informazioa...jaso dezakezu.


Txirri Mirri eta Txiribitonek, haurrentzako abesti egokiak egiten dituzten pailaso famatu hauek, diska berria kaleratu dute umeentzako eskuragarri!

2007-10-15

Goazen abesten

Hona hemen nire gaiarekin zerikusia duen beste blog interesgarri bat. Berton umeekin abestea zein garrantzitsua den aipatzen duten albiste ugari, bideo, abesti... daude. Gainera jende gaztearentzako entretenigarriagoa izan dadin bere orri hau, gaur eguneko musika entzuteko aukera eskeintzen du. Animatu zaitezte!






Haur kantak

Haurrentzako abestea oso garrantzitsua da beraien garapenerako eta hori oso garbi dauka blog honen egileak. Beraz asko interesatu naiz bere orri honetan. Albiste interesgarri ugari irakurri ditut, benetan aproposak gure lanbide izango den honetarako. Bisitatu ezazue!













2007-10-08

Lehen froga





Honen bitartez ehueko lotura adierazten dizut. Web orri honetan unibertsitateari buruzko edozein informazio jaso dezakezu.