2007-12-03

Gabonetako abestiak entzuteko aukera

Datorren aste honetan gabonetako abestiak entzuteko aukera paregabea izango da Usurbilen. Zumarte Musika Eskolako nahiz Udarregi ikastolako umeek gabon abestiak eskaini dituzte.

Asteazkenean Zumarte Musika Eskolakoen txanda izango da. Arratsaldeko 19.30etan hasita Gabonetako kontzertua antolatu musika eskolak eta Sutegi eraikineko auditorioan gabon kantak entzun ahal izango dira.

Gabonetako kontzertu honetan Zumarteko talde desberdinak izango dira. Alde batetik, abesbatzak izango dira Sutegiko oholtza gainera igoko direnak. Izan ere, 7 eta 10 urte bitarteko haurrek osatutako Zumarte txiki abesbatzak parte hartuko du, baita 11 eta 14 urte bitarteko abeslariak biltzen dituen Zumarte abesbatzak ere.

Abesbatza hauez gain, trabesbako flauta entzuteko aukera paregabea izango dute Sutegira bertaratzen diren guztiek. Hiru musika eskoletako flauta orkestrak entzun ahal izango dira Gabonetako kontzertu honetan. Lezoko Tomas Garbizu, Donostiako F. Escudero eta Zumarte Musika Eskolako flauta orkestrak izango dira oholtaz gainean. Sarrera doakoa izango da 19:30etan hasiko den kontzertu honetan.

Bestalde, eta aspaldiko ohitura zaharri jarraituz, Udarregi ikastolako ikasleak kalera irtengo dira Santo Tomas egunez gabon kantak abestu asmoz. Txiki nahiz handi, herriko kaleetan zehar ibili ohi dira olentzero hartuta aurrez entsaiaturiko gabon kantak abestuz eta aurten ere ez dute hutsik egingo.

No hay comentarios: